Getxoko film laburren jaialdiaren 5. edizioa
Urriaren 23tik 25era ospatuko da Getxoko GetxoExpress Film Laburren Festibala. Bosgarren edizioa izango da, eta parte hartzaileek 42 ordu besterik ez dute izango euren film labur originalak idatzi, grabatu eta muntatzeko. Horrez gain, ikus-entzunezko industriako profesionalei zuzendutako GTX Pro jardunaldiak egingo dituzte.