‘Memoria Zikloa’ egingo dute Grosen, hainbat proiekziorekin

Hainbat dokumentalen proiekzioa egingo dute iraila eta urrian zehar Donostiako Gros auzoan, #GrosKalean egitasmoak atondutako memoria zikloaren baitan. Filmen emaldiez gainera, solasaldiak eta ezagutza tour bat ere presatu dituzte.