Kulturgileen greba digitala, apirilaren 21 eta 22an

“Ikusi gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara” lelopean,  apirilaren 21ean eta 22an interneten kultur edukirik ez partekatzeko deia luzatu dute euskal kulturgintza arloan aritzen diren ehunka eragile eta sortzaileek. 300 atxikimendutik gora bildu dituzte dagoeneko, tartean hainbat zinemagile eta aktoreenak. Pandemiaren eraginez ezarri den herritarren itxialdi egoerak ekarri du, beste hainbat erabakiren artean, kultur programazio guztiak bertan behera uztea. Hala, lehendik kulturgileen, sortzaileen zein