‘Ola de crímenes’ filma errodatzen hasi dira Portugaleten

Gracia Querejetak zuzendutako eta Telecinco Cinema, Historias del tio Luis eta Bowfinger International Pictures ekoizpen etxeek ekoitzitako Ola de crímenes komedia beltzaren errodajea gaur bertan, urriak 9, hasi dute Portugaleteko Bizkaia Zubian. Datozen hiru asteetan Bilbon eta Getxon errodatuko dute, eta ostean Madrilera joango dira beste lau astez. Filmeko protagonistak Maribel Verdú, Paula Echevarría eta Raúl Arévalo aktoreek gorpuztuko dituzte, besteak beste.

By |2017-10-09T16:10:46+02:009 urria, 2017|

Zinemaldiko kritikak: ‘Kalebegiak’

Zuzendaria: Hainbaten artean Urtea: 2016 Herrialdea: Euskal Herria Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak ikus-entzunezko alorrean garatutako proiektu nagusia da Kalebegiak film kolektiboa. Dozena bat euskal zinegile ezagunek hartu dute parte bertan, hiriari buruzko film labur bana osatuta; bederatzi orotara. Eta beste hiru proiektuak deialdi ireki baten bidez aukeratu dituzte. Larrotxene Bideoko Jorge Gil eta Michel Gaztambide arduratu dira egitasmoaren koordinazioaz, baita errodajeetarako baliabideak eskaintzeaz ere, eta

By |2016-10-14T19:26:49+02:0023 iraila, 2016|

Lau euskal ekoizpen, 64. Donostia Zinemaldian

Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak gidatuta, agerraldia egin dute gaur Zinemaldiko arduradunek Madrilgo Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademian, aurtengo jaialdian eskainiko dituzten espainiar estatuko ekoizpenen berri emateko. Orotara lau euskal produkzio izango dira irailean ikusgai; hiru Zabaltegi-Tabakalera sailean, eta laugarren bat Belodromoko emanaldi berezian.

By |2016-09-18T07:55:50+02:0028 uztaila, 2016|

Bihar amaituko da Gasteizko Euskal Zinemaren Astea

Guztira, euskal zinemagileek zuzendu edo ekoitzitako hamahiru film labur eta luze eskainiko ditu Vital Fundazioak aste honetan, Euskal Zinemaren Astearen 32. edizioaren baitan. Emanaldi guztiak Denbaraban izaten ari dira, 20:00etatik aurrera.

By |2016-03-09T16:17:55+02:0026 otsaila, 2016|

Figuranteak topatzeko casting irekia uztailaren 2an Donostian, Kalebegiak egitasmorako

Donostia 2016k Larrotxene Kultur Etxearekin elkarlanean abiatutako Kalebegiak proiektuak Donostiari buruzko hamabi film labur osatuko ditu. Horietako hiru zinegile hasiberriek egingo dituzte, eta gainerako bederatziak euskal zinegile konsagratuek. Bada, film horietan ariko diren figuranteak topatzeko castinga egingo dute uztailaren 2an, osteguna, Donostia 2016ren Easo kaleko egoitzan.

By |2019-05-15T13:09:07+02:0026 ekaina, 2015|

Astean behin zinemara: Gracia Querejeta-ren ‘Héctor’

Elias Querejeta zuzendariaren alaba Gracia, gai batekin kezkatut adabil, sarritan eraman duelako zinemara, eta hauxe da: gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak. Kezka horren haritik egin ditu Una estación de paso, El último viaje de Robert Rylands eta Cuando vuelvas a mi lado. Pelikula hauetan sendiak, gurasoek batez ere, seme-alabei nola eragiten dieten azaltzen saiatzen da. Eta nola seme-alabok askotan datorkiena onartu besterik ez daukaten. Onartze hori zaila izaten da, mingarria, baina ezinbesteko

By |2019-05-17T12:52:18+02:008 urtarrila, 2013|
Go to Top