Aitor Arregi eta Jon Garaño hasi dira jada ‘Aundiya’ pelikularen filmaketarekin

XIX. mendean girotuta dagoen lana euskarazko drama bat izango da, eta sinestezina bezain egiazkoa den historia kontatuko digu. Batik bat, euskaraz mintzatuko dira aktoreak, baina tartean gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ere entzungo ditugu. Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendariak murgildu dira Altzoko pertsonaia bitxian oinarrituko den filma errodatzen. Hasiera batean, gertaera errealetan oinarritutako lanaren emaitza umeei zuzenduriko animaziozko filma izatea espero bazen ere, azkenean errealitate