Euskal filmak arrakastatsu, Goya sarien 38. edizioan
20.000 erle espezie, To bird o not to bird eta Robot Dreams izan dira euskal film nagusiak, Juan Antonio Bayonaren La sociedad de la nieve filma protagonista izan zuen sari banaketa ekitaldian.
20.000 erle espezie, To bird o not to bird eta Robot Dreams izan dira euskal film nagusiak, Juan Antonio Bayonaren La sociedad de la nieve filma protagonista izan zuen sari banaketa ekitaldian.
Uniko ekoiztetxe bilbotarraren lanek animaziozko film luze eta labur onenen Goya sariak eskuratu berri dituzte, eta izandako arrakastak bultzatuta, Gasteizko Florida zineman eta Portugaleteko Dock Ballontin berrestreinatuko dituzte, besteak beste.
Estibaliz Urresola euskal zinemagilearen ‘Cuerdas’ laburraren hainbat proiekzio egingo dituzte datozen egunetan Madrilen, Bibon eta Donostian, Goya sarien 37. edizioaren aurretik. Izan ere, fikziozko film labur onenaren kategoriako hautagaia da filma.
2022ko otsailaren 12an ezagutarazi du Espainiako Zinemaren Akademiak 2021eko ekoizpen eta sektoreko profesional onenen zerrenda. Valentziako Palau de les Arts antzokian banatu dituzte 36. Goya sariak, eta El buen patrón izan da garaile nagusia. 20 kategoriatan izan da hautagai, eta horietatik sei estatuatxo jaso ditu, film onenarena, Fernando Leon de Aranoak zuzendari onenarena, gizonezko aktore onenarena Javier Bardemek, muntaketa onenarena, gidoi onenarena eta soinu banda onenarena. Iciar Bollainen Maixabel izan
Pablo Agueroren Akelarre lana, igaro berri den Goya sarien azken edizioko filmik sarituenetako bat, Netflix onlineko plataformaren katalogoan dago eskuragarri.
Datozen asteetan ospatuko den Goya sariketan hautagai diren Ane (2020) eta Akelarre (2020) filmak ikusgai egongo dira berriro ere. Euskal zinemagintzak 2020 urtean emandako uzta onaren adibide dira bi lanak eta, lortutako hautagaitza ugariei esker, bigarren aukera izango dute zinema-aretoetan.
Iragan larunbatean, Sevillan ospatu dute Espainiar zinemagintzari errekonozimendua egiten dion Goya sarien banaketa ekitaldia. Zabala da saridunen zerrenda, orotarikoa eta zinemazale asko harritu dituena, eta aurten ere euskal profesional ugari hartu ditu.
Bart gauean Madrilgo Marriot Auditorium Hotelean banatu dituzte Espainiako Zinemaren Akademiaren Goya sariak, eta Jon Garañoren eta Aitor Arregiren Handia filmak hamar garaikur eskuratu ditu, tartean, jatorrizko gidoi, gizonezko aktore berri, jatorrizko musika, argazki eta efektu berezi onenen sariak. Film sarituena izan da!
Zinema Idazleen Espainiako Zirkuluak bart banatu ditu urteko sariak, eta irabazleen artean, Eneko Sagardoy aktorea eta Pascal Gaigne musikagilea daude, biak ala biak Handia (Jon Garaño eta Aitor Arregi, 2017) filmean egindako lanagatik.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SADEk Goya sarien gala zuzenean jarraitzeko ekitaldia antolatuko dute Donostiako Trueba zineman larunbatean, otsailak 3, 21:00etan hasita. Handiak 13? izena jarri diote festari, eta ekimenaren helburua Jon Garañoren eta Aitor Arregiren proiektuari babesa ematea da.