‘Betiko gaua’ obrak fikziozko film labur onenaren Goya Saria irabaz dezake

Euskara hutsean errodatutako hautagai bakarra da Eneko Sagardoyk zuzendutako lana. Parte hartze euskal herritarra duten proiektuei dagokienez, Arantxa Echevarriak zuzendutako La infiltrada, moriartitarren Marco edota Kowalski Filmen ekoizpena den Soy Nevenka ageri dira 39. edizioko behin betiko zerrendan, besteak beste.