Goya sarietarako hautagaitza anitz lortu ditu euskal zinemagintzak
Urtarrilaren 25ean banatuko dituzte 2020ko Goya sariak eta dagoeneko Espainiako Zinemaren Akademiak aditzera eman du kategoria bakoitzeko hautagaien behin betiko zerrenda. Ekoizpen guztien buru Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra (hamazazpi hautagaitza), Pedro Almodobarren Dolor y gloria (hamasei hautagaitza) eta Aitor Aguirre, Jon Garaño eta Jose Mari Goneagak zuzendutako La trinchera infinita (hamabost hautagaitza) ageri dira.