Zabalik da XII. Animadeba jaialdira lanak aurkezteko deialdia
Debako Nazioarteko Animazio Zinemaldia da Animadeba, orain arteko 11 edizioetan Gabon giroan ospatu izan dutena. 2019an, ordea, ekainean egingo dute, hilaren 19tik 23ra, eta lanak aurkezteko epea zabalik da jada martxoaren 22ra arte.