San Sebastián – Gipuzkoa Film Commission X. Sariaren epaimahaia aurkeztu dute

Errodatua izan den lekuetako balore urbanistiko, natural, kultural eta sozialak hoberen islatzen dituen filma sarituko du aurten hamargarrenez San Sebastián – Gipuzkoa Film Commission garaikurrak 69. Donostia Zinemaldiaren testuinguruan, eta bost finalisten artean garailea hautatzeaz arduratuko dira Javier Aguirresarobe argazki zuzendaria, Marta Etura eta Gorka Otxoa aktore donostiarrak, Agatha Ruiz de la Prada moda diseinatzailea eta Benito Zambrano zinemagilea.

By |2021-09-08T11:36:22+02:007 iraila, 2021|

‘Igelak’ abenduaren 2an helduko da zinemetara

Patxo Telleriak zuzendutako eta iragan 64. Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan estreinatutako Igelak filma datorren abenduaren 2an helduko da zinema aretoetara. Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea eta Gurutze Beitia aktoreek, besteak beste, hartu dute parte drama eta komedia uztartzen dituen musikaz jantzitako filmean.

By |2019-05-22T16:26:37+02:0025 azaroa, 2016|

Ostiralean ‘Igelak’ filmaren aurrestreinaldia izango da, Bilbon

Azaroaren 25ean, Euskadi Irratiak  Patxo Telleriak zuzendutako Igelak filmari buruzko saio berezia eskainiko du, eta aurrestreinaldia, EITB-ren Bilboko egoitzako Multibox aretoan izango da goizeko 10:30ean. Zinema aretoetara, berriz, abenduaren 2an helduko da. Aurkezpenean gertatzen den guztiaren berri emango du ‘Faktoria’ saioko Manu Etxezortuk, 10:00etatik 13:00etara. Gainera, Multibox aretoaren atarian set berezi bat jarriko dute, eta bertan, filmeko hainbat protagonista bilduko dituzte: Patxo Telleria zuzendaria, ekoizleak,

By |2019-05-22T09:38:49+02:0022 azaroa, 2016|

Zinemaldiko kritikak: ‘Igelak’

Zuzendaria: Patxo Telleria Urtea: 2016 Herrialdea: Euskal Herria Garai txarrak dira gizartearentzat. Kale gorrian bizi dira hainbat eta hainbat herritar, eta etxe kaleratzeek ez dute etenik; bankuak hala izateaz arduratuko dira. Hain zuzen ere, banku bateko langilea da Pello Larrea (Gorka Otxoa), eskrupulurik gabekoa, baina bere bizitza egun batetik bestera aldatuko da, iruzur egiteagatik auzipetuko dutenean. Igela eta eskorpioiaren alegiari zor dio izena filmak, baita

By |2016-10-14T19:27:21+02:0022 iraila, 2016|

Astelehenean hasi zen Patxo Telleriaren ‘Igelak’ filmaren errodajea

Gorka Otxoa izango da Patxo Telleriak idatzi eta zuzenduko duen Igelak film berriko protagonista. Astelehenean hasi ziren grabaketak Pasaia eta Oiartzunen, eta Donostia eta inguruetara zabalduko dira. Otxoaz gain, euskal aktore eta musikari ezagun askok parte hartuko dute, besteak beste, Miren Gaztañagak, Mikel Losadak, Xabier Solanok eta Ainhoa Artetak, eta euskara hutsean filmatuko da.

By |2019-05-16T16:08:30+02:004 azaroa, 2015|

‘Olentzero eta Amilaren sekretua’, luxuzko gonbidatudun animaziozko filma

Olentzero eta Amilaren sekretua animaziozko filma aurtengo Gabonetan estreinatuko du Baleuko ekoizpen etxeak. Oraingoan, baina, erietxe batean bizi diren lau gaztetxok lapurtuko diote protagonismoa ikazkin ezagunari; hain zuzen, Barbara Goenaga, Miren Ibarguren, Jon Plazaola, Gorka Otxoa eta Gorka Aginagalde aktoreek jarriko dizkiete ahotsak pertsonaiei.

By |2019-05-16T16:15:55+02:0018 abuztua, 2015|

Barakaldon pantailaratuko dute gaur ‘Bypass’ filma

http://youtu.be/scleDbuT2Po Patxo Telleria eta Aitor Mazo zuzendari bilbotarren euskarazko Bypass filmaren emanaldia prestatu du gaur, asteartea, arratsalderako  Barakaldoko (Bizkaia) Barakaldo Antzokiak.  Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak leihatilan egongo dira salgai, 17:00etatik saioa hasi arte. Bikote harremanak hartzen ditu hizpide Bypass komedia erromantikoak. 2012an estreinatu zuten Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi Bereziak atalean, eta aktore oso ezagunez dago osatua aktore taldea. Besteak beste, Gorka Otxoa, Barbara Goenaga eta Sara

By |2019-05-16T12:55:01+02:005 martxoa, 2013|
Go to Top