Gorka Gómez Andreu gasteiztarrak Spotlight Award saria jaso du
Ameriketako Argazki Zuzendarien Elkarteak (ASC) urtero banatzen dituen Spotlight Awards sarietan, mugatutako estreinaldien eta jaialdietan soilik ikusgai izan diren filmen kategorian, Gorka Gómez Andreu (Gasteiz, 1978) argazki zuzendaria saritu zuen iragan ostiralean, House of Others (Rusudan Glurjidze, 2016) filmean egindako lanagatik. Garaikurra Dakota Johnson modako aktore estatubatuarrak eman zion.