GOREFEST 2023 jaialdia uztailaren 14an egingo dute
Bermeoko Fantasia eta Beldurrezko Zinemaldian parte hartuko duten 10 lanak 20:30ean hasita erakutsiko dituzte, Nestor Basterretxea zinema aretoan. Ostean, 23:00etan, jaialdiko arduradunek zinemaldiaren 20. urteurrena ospatzeko asmoz pentsatutako (eta pandemiaren ondorioz bertan behera utzitako) proiektua berreskuratuko dute, Gure Ganbaran izenpean: “Zortzi film labur eta entretenimenduz beteriko ordu bat”.