Gaur estreinatuko dute ‘Gora Gasteiz, izan kolore’ dokumentala

Beñat Fontanedak zuzendu du 2014an abiatu zen herri ekimenaren inguruko dokumentala. Hainbat politikariren adierazpen arrazista eta xenofoboei erantzunez, Gasteiz anitz eta koloretsua aldarrikatzen duen lanak gaur ikusiko du argia, 19:30ean Europa Jauregian.