‘The Goonies’ filmeko Walsh andereñoa hil da 62 urterekin

https://youtu.be/pWgc8Ute2tU Aste honetan 30 urte bete dira The Goonies (Richard Donner, 1985) pelikula estreinatu zutenetik, baina gaurkoan albistea beste bat da: Walsh andereñoa interpretatu zuen Mary Ellen-Trainor aktorea iragan maiatzaren 20an zendu zen 62 urte zituela. Kathleen Kennedy Lucasfilm ekoizpen etxeko lehendakari eta Trainorren lagun-minak jakinarazi du berria.