Carlos Muguiro Cannesko Zinemaldiko epaimahaikide izango da
Uztailaren 6tik 17ra luzatuko da aurten Cannesko Zinemaldi entzutetsua, eta Film Laburren saileko zein zinemagile berriei eskainitako Cinefondation ataleko epaimahaikide izango da Elias Querejeta Zine Eskolako zuzendari Carlos Muguiro. Cinefondation saileko aurtengo edizioan, gainera, Gonzalo Quincoces bilbotarraren La caída del vencejo laburra lehiatuko da, beste hamasei proiekturekin.