Donostia Zinemaldiaren 68. edizioak gonbidatu-zerrenda luzea izango du
Zalantza eta zurrumurru ugariren ostean, Donostia Zinemaldiaren 68. edizioak gonbidatu-zerrenda luzea izango duela zabaldu dute arduradunek. Besteak beste, Johnny Depp, Matt Dillon, Viggo Mortensen eta Gina Gershon aktoreek ordezkatuko dituzte beren filmak, eta Joe Alwyn aktore britainiarrarekin osatuko da epaimahai ofiziala.