Kutsidazu 410. ‘O QUE ARDE’

Zuzendaria: Oliver Laxe Urtea: 2019 Iraupena: 89 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | Landa-bizitza Piromano bat erredentzioaren buruzko lan urratzailea da honakoa, Galiziako landa-eremu kokaturikoa, eta baso-suteen ondorioz landa-ingurunea desagertzearen arazoari heltzen dio. Inor ez dago Amadorren zain sutea eragiteagatik zigorra bete ondoren kartzelatik ateratzen denean. Bere etxera itzuliko da, Luceko mendietako herrixka galdu batera, eta han bere amarekin, Benedictarekin, Luna txakurrarekin eta jabetzan dituzten

By |2025-01-10T11:03:35+02:0010 urtarrila, 2025|

Kutsidazu 409. ‘THE HOLDOVERS’

  Zuzendaria: Alexander Payne Urtea: 2023 Iraupena: 130 min. Herrialdea: AEB Generoa: Komedia | Drama | 70ko hamarkada Paul Hunham AEBetako eskola-barnetegi pribatu bateko historia irakaslea da. 1970eko hamarkada betean, herrialdean influentziarik handiena duten familia aberatsetako semeak joaten dira Barton akademiara. Hunhamek, Bartoneko ikasle ohia bera, ez ditu estimu handitan ez ikasleak, ezta eskolako langileak ere. Harentzat, edozer egiteko eskubidea dutela uste duten haur lotsagabeak dira ikasleak,

By |2025-01-03T13:38:44+02:003 urtarrila, 2025|

Kutsidazu 406. ‘POOR THINGS’

Zuzendaria: Yorgos Lanthimos Urtea: 2023 Iraupena: 141 min. Herrialdea: Irlanda Generoa: Fantasia | Zientzia-fikzioa | Komedia | Drama Yorgos Lanthimosen zinemaren ezaugarritzat har daiteke darabilen begirada ezberdina; gehienetan urrunekoa, batzuetan hutsala, bestetan maltzurra, dibertigarria, groteskoa eta baita suntsitzailea ere. Ohikoa izanagatik, lasai asko onar dezakegu zinegileak adierazpen osoko lurralde berri bat bereganatu zuela film apurtzaile honekin. Godwin Baxter doktore eta zientzialari distiratsu eta ez oso

By |2024-12-13T11:47:07+02:0013 abendua, 2024|

Kutsidazu 402. ‘GLORY ROAD’

Zuzendaria: James Gartner Urtea: 2006 Iraupena: 123 Herrialdea: AEB Generoa: Drama | Saskibaloia | 60ko hamarkada 1996. Texasko Don Haskins entrenatzaileak jokalari beltzez osatutako lehen saskibaloi taldea NCAAko txapelketa nazionalean sailkatzea lortuko du. Filma 1966an NCAAko Gizonezkoen Saskibaloiko I. Dibisioko txapelketan izandako benetako gertakarietan oinarritu zuen zuzendariak. Zehatzago, El Pasoko (Texas) Unibertsitateko Don Haskins entrenatzailearen erabakian, zeinak NCAAren historian lehen aldiz, zazpi jokalari afroamerikarrez osaturiko

By |2024-11-15T14:36:10+02:0015 azaroa, 2024|

Kutsidazu 399. ‘FAHRENHEIT 451’

Zuzendaria: François Truffaut Urtea: 1966 Iraupena: 108 min. Herrialdea: Erresuma Batua Generoa: Zientzia fikzioa | Literatura | Satira Fahrenheit 451 liburuen papera erretzen duen tenperatura da. Etorkizun zapaltzaile batean, Guy Montag, gobernuak debekatutako liburuak erretzeaz arduratzen den suhiltzaile diziplinatuak, irakurtzera ausartzen den irakasle iraultzaile bat ezagutuko du. Pixkanaka-pixkanaka, Guy bere askatasun intelektualari buruz zalantzak egiten hasiko da, zehazkiago, askatasun horrek bere segurtasun pertsonalean izango lukeen eraginaren

By |2024-10-25T16:57:42+02:0025 urria, 2024|

Kutsidazu 398. ‘TAMBIÉN LA LLUVIA’

Zuzendaria: Iciar Bollain Urtea: 2010 Iraupena: 104 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | Drama soziala | Metazinema Cochabamba (Bolivia), 2000. urtea. Sebastianek eta Costak Cristobal Coloni eta Amerikaren “aurkikuntzari” buruzko film bat egin nahi dute. Sebastianek, zuzendariak, pertsonaia desmitifikatu nahi du, anbizio handiko eta eskrupulurik gabeko gizon gisa aurkeztuz; Costa ekoizleari, berriz, filma aurrekontu xumera egokitzea besterik ez zaio axola. Arrazoi horrengatik aukeratu du Bolivia lokalizazio

By |2024-10-18T10:27:34+02:0018 urria, 2024|

Kutsidazu 396. ‘A RAINY DAY IN NEW YORK’

Zuzendaria: Woody Allen Urtea: 2019 Iraupena: 92 min. Herrialdea: AEB Generoa: Komedia | Maitasuna Gatsby Welles eta Ashleigh unibertsitateko ikasle gazteek bikote maitemindua osatzen dute, asteburu erromantiko bat igaro asmoz New Yorkera bidaiatuko dutenak. Bidenabar, Ashleigh-ek sormen krisiko une batean aurkitzen den Roland Pollard zinegile ezaguna elkarrizketatzeko baliatu nahi du aukera; bere abentura gorabeheratsuan Francisco Vega aktore erakargarria ezagutuko du. Gatsbyk, bere aldetik, neska gazte bat

By |2024-10-04T09:57:41+02:004 urria, 2024|

Kutsidazu 391. ‘NOMADLAND’

Zuzendaria: Chloé Zhao Urtea: 2020 Iraupena: 108 min. Herrialdea: AEB Generoa: Drama | Road Movie Nevadako landa-eremuko hiri batek pairatutako kolapso ekonomikoaren ondoren, Fernek bere kamioneta prestatu eta gizarte konbentzionaletik kanpo nomada moderno gisa bizitzeari ekingo dio. Jessica Bruder kazetariaren Nomadland: Surviving America in the Twenty-First Century liburuan oinarritzen da. Frances McDormand, David Strathairn, Linda May, Charlene Swankie eta Bob Wells aktoreek antzeztu zuten. Hain zuzen,  May,

By |2024-08-30T10:50:50+02:0030 abuztua, 2024|

Kutsidazu 386. ‘CHARIOTS OF FIRE’

Zuzendaria: Hugh Hudson  Urtea: 1981 Iraupena: 123 min. Herrialdea: Erresuma Batua Generoa: Drama | Biografikoa | Atletismoa | Olinpiar Jokoak 1920ko hamarkada, Cambridgeko Unibertsitatearen (Erresuma Batua) ikasle giro betean. Maila sozial eta sinismen ezberdinetako atleta gazte bik (Harold Abrahams eta Eric Liddell) helburu bera dute: 1924ko Udako Olinpiar Jokoetan parte-hartzea. Korrika egitera bultzatzen dituen arrazoiak beren bizitzak bezain desberdinak dira: Eric Jainkoa omentzeko korrika egiten duen

By |2024-07-26T09:00:18+02:0026 uztaila, 2024|

Kutsidazu 385. ‘LA SOLEDAD’

Zuzendaria: Jaime Rosales Urtea: 2007 Iraupena: 133 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | Drama soziala | Familia Bi emakumeren bizitzaren kronika. Alde batetik, Adela (Sonia Almarcha), ama ezkongabea, zeinak semea hartu eta herria atzean utziko duen Madrilera lekualdatzeko. Bertara iritsitakoan lana aurkitu eta lagun berriak egingo ditu berehala, ezusteko asaldagarri batek dena aldatuko duen arte. Bestetik, Antonia (Petra Martínez) auzoko supermerkatu txiki baten jabea da.

By |2024-07-19T09:55:37+02:0019 uztaila, 2024|
Go to Top