Bilboko eta Iruñeko Golem aretoak ikasgela bilakatuko dira

GOLEM zinema banatzaile eta zinema-areto kateak Hego Euskal Herriko eta Espainiako lurraldeko ikasleek (DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) filmen bidez eskolako ikasgaietan sakontzeko prestatutako programa jarriko du 2023-2024 ikasturtean ere martxan. GOLEM EUSKARAZ  adarrean, euskarazko film luze garaikideak eskainiko dituzte.

By |2023-09-06T08:12:24+02:006 iraila, 2023|

Bueltan dira Udako GOLEM saioak

Bilbo zein Iruñeko GOLEM exibidoreek areto bat eskainiko diete, uztailean eta abuztuan zehar, denboraldian zehar estreinatu diren eta pantaila handian eta jatorrizko bertsioan berriz ikusteko aukera merezi duten film interesgarrienei. Guztira 24 titulu jatorrizko bertsioan azpitituluekin, hirunaka txandakatuz joango direnak, sei egunean behin, ordutegi desberdinetan.

By |2023-07-05T12:51:03+02:005 uztaila, 2023|

Doklab formakuntza programa jaio da, Nafarroan

Espainiako Estatuko eta Latinoamerikako zinemagile berriei zuzenduta dago programa, eta 20 proiektu aukeratuko dituzte, sortzaileek bi asteko egonaldia egin dezaten. Ostean,  sei hilabetez, proiektuok garatu beharko dituzte, 2023ko Punto de Vista jaialdian aurkezteko helburuz. Izen-ematea webgunetik bertatik egin behar da, abuztuaren 20a baino lehen.

By |2022-06-24T09:27:17+02:0024 ekaina, 2022|

Alice Guy zinemagile aitzindaria aldarrikatuko dute Iruñean

Alice Guy zinemagile frantziarra ardatz izango duen kultura-bitartekaritzako programa antolatuko du Golem etxeak Iruñean. Abenduaren 27tik 2022ko urtarrilaren 13ra bitartean, herritarrak zinema-aretoetara hurbilarazteko zinema-saio bereziak, solasaldiak eta erakusketa bat prestatu dute. Jarduerak Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinema aretoetan egingo dituzte.

By |2021-12-21T11:33:13+02:0021 abendua, 2021|
Go to Top