‘Gelditasuna ekaitzean’ filma Iruñean ere ikusgai izango da
Alberto Gastesi donostiarraren lehen film luzea, Gelditasuna ekaitzean, maiatzaren 12an estreinatu zen Hego Euskal Herriko zein espainiar lurraldeko hainbat zinema aretoan, eta gaurtik aurrera, Iruñeko Golem Yamaguchin ere eskainiko dute. Halaber, filmak ekainaren 9tik 18ra Errumaniako Cluj-Napoca hirian egingo den Transilvaniako Nazioarteko Zinemaldiaren 22. edizioan izango du nazioarteko estreinaldia.