‘Golem Euskaraz’ sortu dute Iruñean
Iruñeko Golem La Morea zinema aretoek asteroko espazio finkoa sortu berri dute, euskarazko eskaintza modu egonkorrean bermatzeko. Familia osoari zuzendutako euskarazko filmak eskainiko dituzte asteburuetan eta eskola-oporretan, eta sarreren prezioa 5,5 eurokoa izango da gehienez.