‘Classique = Moderne. Zinematekaren historia berria’ zikloak jarraipena izango du
Azkuna Zentroak Bilboko Zinematekaren 40. urteurrena ospatzen jarraituko du 2025an. Datorren urtarrilaren 14an abiatuko da bigarren denboraldia.
Azkuna Zentroak Bilboko Zinematekaren 40. urteurrena ospatzen jarraituko du 2025an. Datorren urtarrilaren 14an abiatuko da bigarren denboraldia.
Abenduaren 1ean, 12:00etan hasita, Bilboko Azkuna Zentroan dagoen Golem Alhondiga zinemetan eskainiko dute animaziozko pelikula, euskaraz bikoiztuta. ZINEAn 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu.
Gaur hasi eta azaroaren 21era bitartean, lau saio izango ditu aurtengo ekitaldia. Bi film luze eta hainbat film labur pantailaratuko dituzte Bilboko Golem Alhondigan, Bizkaia Aretoan eta Santurtziko Serantes Kultur Aretoan.
Gaur hasi eta urriaren 4ra bitartean, Golem Baiona zinema aretoetan bost lan pantailaratuko dituzte; Azkuna zentroan, aldiz, hilaren 6ra arte bederatzi film eta telesail bat programatuko dira.
Aki Kaurismäkiren lehen lan argitaratu gabeez gain, 2023-2024 aldian arrakastatsuenak izan diren filmak berreskuratuko dituzte. Emanaldi guztiak jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin izango dira. Sarrera bakoitzak 5,40 euro balio du.
Robotia (Diego Cagide eta Diego Lucero, 2024) filma ostiral honetan estreinatuko da Hego Euskal Herriko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratuta dagoen film espainiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.
Jaialdi bilbotarrak zinemazaleak “aktiboki parte hartzera” gonbidatu nahi ditu, gustukoen duten pelikulari boza eman dezaten deituz. Irabazlea maiatzaren 4an pantailaratuko dute Bilboko Golem Alhondigan.
Stéphan Castang zinemagile frantziarraren lehen film luzea martxoaren 7an pantailaratuko dute, Golem Alhondiga zinema aretoan. Gonbidapenak leihatilan bertan jaso daitezke.
Negu Kolektiboaren lehen fikziozko film luzea otsailaren 23an Hego Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko hainbat hiritan izango da ikusgai. Estreinaldiaren harira, ZINEAn sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu Bilboko (Golem Alhondiga), Donostiako (Principe Zinemak) eta Gasteizko (Florida Zinemak) emanaldietarako. Baita otsailaren 22an Iruñean (Golem Yamaguchi aretoa) egingo den aurrestreinaldirako ere. Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko lana da Negu Hurbilak, eta ihesaldi baten historia kontatzen du: ETAk jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri du. Emakumezko gazte bat ihesi
Datorren Zinema izenpean, azaroaren 6tik abenduaren 4ra bitartean ekoizpen europar berrienen aurrestreinaldiak jasoko dituzte Golem Alhondiga zinema aretoek. Saioak astelehenetan izango dira, 19:30ean hasita, eta gonbidatu bereziek aurkeztuko dituzte filmak. Sarrera orokorrak 5,50 euro balio du.