Urrezko Globoa lortzeko aukera dauka Alberto Iglesias musikariak

Alberto Iglesias musikari donostiarra Madres paralelas (Pedro Almodovar) filmerako soinu banda sortzeagatik Urrezko Globoa irabazteko hautatuen zerrendan sartu du Hollywoodeko Atzerriko Prentsaren Elkarteak. Urte osoan zehar eztanda egindako polemikak baretu badira ere, sari-banaketa ekitaldia 2022ko urtarrilaren 9an egingo dute, nahiz eta NBCk gala emititzeari uko egin.