‘Zortzaileak’ lana gailendu da Labur Esanda lehiaketan
Berbaro elkarteak antolatutako Labur Esanda Durangoko Film Laburren Lehiaketa ospatu dute iragan asteburuan eta Puxemoi Produkzioak taldearen Zortzaileak lana izan da 300 euroko sari nagusia irabazi duena. Guztira 11 film labur aurkeztu dira lehiaketara, eta parte hartzaileek 24 ordu izan dituzte “zorra” gaiaren inguruan beraien ekoizpenak sortzeko.