14 film labur lehiatuko dira Gau Laburra ekimenaren XXI. edizioan
Bi txandatan pantailaratuko dituzte lanak, Beasaingo Usurbe Antzokian: 19:00etan eta 21:30ean. Zinemagileak bertan izango dira beren sorkuntzak aurkezten.
Bi txandatan pantailaratuko dituzte lanak, Beasaingo Usurbe Antzokian: 19:00etan eta 21:30ean. Zinemagileak bertan izango dira beren sorkuntzak aurkezten.
Iragan abuztuaren 30ean egin zuten Tabakaleran sortu berri dituzten K Sarien aurkezpen-ekitaldia. Zinekluben eta zinema jaialdien arteko elkarlanetik ernaldu den proiektuak lehen urratsa egin du asteburuan, Animadeba festibalean Noah Macuhly estatubatuarraren Mouse lanari eman baitioten garaikurretan lehena, eta Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, Zineklubak eta Zinemaldiak: iragana, oraina eta geroa topaketa egingo dute irailaren 23an, jaialdiko azpiegituretan.
Donostiako Kresala Zineklubaren ekimenez eta Azkoitiko Zinetogram, Beasaingo Goieniz eta Urretxu-Zumarragako ButaK 21 zineklubekin lankidetzan, K Sariak sortu dituzte. Zinekluben eta zinemaldien arteko elkarlanaren emaitza dira, eta Gipuzkoako bost zinema jaialditan banatuko dituzte aurrerantzean.
Egile gazteek egindako 300 lanen artean, 17 film labur aukeratu ditu epaimahaiak gaur iluntzean Beasaingo XV. Gaur Laburrak jaialdian parte hartzeko. Hamabost urte daramatza Goieniz zineklubak, Beasaingo Udalaren laguntzaz, laburren sesio hau Usurbe Antzokian antolatzen. Helburua, bertako zinegile gazteen lanak ezagutzera ematea, eta urteko lanik interesgarrienak zine-klubeko ikusleei erakustea dira. Sariak ematerako garaian, azken hitza, hain zuzen, publikoak izango du. https://vimeo.com/133036956 Beasaingo Goieniz Zineklubak antolatutako Gau Laburra
Datorren ostiralean, abenduak 26, XIV. Beasaingo Film Laburren Emanaldia egingo dute, Gau Laburra izenekoa. Orotara hamabost lan izango dira ikusgai, tartean, Kepa Sojoren Loco con ballesta, Aitor Gutiérrezen Anómalo eta Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen.