Herriko oroitzapenei buruzko dokumentala sortu dute Arrasaten

1960ko eta 1970eko  hamarkadetako bideoak batuz, Arrasateri buruzko ordubete irauten duen filma sortu dute. Arrasate Zientzia Elkartearen (AZE) esku utzi dituzte bizilagunek beraien haurtzaroko eta gaztaroko oroitzapenak, eta irudiak bildu ostean Iban Del Campok pelikula baten baitan forma eman die.