‘Karpeta Urdinak’ eta ‘Bi arnas’ ikusgai, Torturaren aurkako astean

Ekainaren 26an ospatu ohi den Torturaren Biktimen Aldeko Nazioarteko Egunaren harira, Gogora Institutuak Karpeta Urdinak (Ander Iriarte) eta Bi arnas (Jon Mikel Fernandez Elorz) dokumentalak eskainiko ditu erakundearen egoitzan. Bi emanaldien ostean, zuzendariekin eta zeinu desberdineko biktimekin solasaldia izango da.