1615eko euskal baleazaleen triskantzari buruzko dokumentala osatu dute
Ander Arrese arkeologoak, Beñat Iturrioz eta Eñaut Tolosarekin batera, orain lau mende Islandian jazotako euskal baleazaleen triskantzari buruzko dokumentala osatu dute. Hilaren 14an, Orioko balearen egunean aurkeztu zuten lana, eta orain herriz herri aurkezten ari dira. Gaur, maiatzak 27, Beasainen izango dira.