Kontxu Odriozola euskal aktore ezaguna hil da
Euskal Aktoreen Batasunetik jakitera eman dutenez, Goenkaleko Maria Luisa pertsonaiagatik ezaguna egin zen Kontxu Odriozola (Azpeitia, 1947) euskal aktorea hil da, 70 urterekin. Gaur emitituko da ETB1n, irailean parte hartu zuen Euskaldunak saioa. Hamazazpi urtez irakasle lanetan aritu ostean, 30 urte pasatxo zituela hasi zuen bere aktore ibilbidea Kontxu Odriozolak, txikitatik zuen ametsari jarraiki. Interpretazio eskolak jasotzen hasi zen orduan, eta harrezkero, hainbat antzezlan, telesail eta