Estreinaldiak: Martxoak 26

Tom & Jerry Hanna-Barbera ekoiztetxe estatubatuarraren klasiko ezagunaren egokitzapena egin du Tim Story zinemagileak Warner Animation Group etxearen babespean, eta gurera euskaraz iritsiko da ostiral honetan, Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez. Tom eta Jerryren arteko harreman gatazkatsuaren abiapuntua izango du hizpide filmak. Irudi errealak eta animazioa uztartuko dituen lanak Chloë Grace Moretz, Michael Peña eta Rob Delaney ditu protagonista, Tom eta Jerry animaziozko betiereko etsaiekin