EJk kulturako profesionalentzako laguntza onartu du

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak apirilaren 28ko bilkuran onartu du kulturako langileentzako ezohiko diru-laguntza deialdia. Ohiko jarduera Alarma Egoeraren ondorioz eten behar izan duten sortzaileak laguntzera bideratutako programa da, eta Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatuta, 2,5 milioi euroko aurrekontua izango du.