Pantailarik handiena, Belodromoan

Zinemaldiko aretorik handiena den Belodromoak El otro lado eta Esta ambición desmedida telesailen estreinaldiak hartuko ditu, baita Go!azen telesailaren denboraldi berriaren aurkezpena ere, mostraren 71. edizioan. Saio horietarako sarrerak bihar, hilak 30, jarriko dira salgai, 10:00etatik aurrera.

By |2023-08-29T12:30:09+02:0029 abuztua, 2023|

Martxan da PANTAILALDIA ekimena

Pantailak Euskaraz euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko herri mugimenduak antolatutako jarduera azaroaren 18ra arte gauzatuko da. Erronkari aurre egiteko asmoz, bost boluntariok konpromisoa hartu dute esperientzian parte hartzeko, eta 100 pertsona baino gehiago ariko dira, egunero, ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitu/sortzeko izandako bizipenak eta zailtasunak sarean partekatzen.

By |2022-11-11T12:55:00+02:0011 azaroa, 2022|

Ikus-entzunezko eredu arrakastatsuak ezagutzeko saioa, Etorkizuna Eraikiz zikloko bigarrena

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitearekin lankidetzan, Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren testuinguruan eta euskarazko ikus-entzunezko edukien sorkuntza laborategia diseinatzeko asmoz, Europako zein bertako proiektuen eta ereduen berri emateko saioa antolatu zuen iragan urriaren 31n, gisa honetako bigarrena. Finlandiako, Norvegiako zein Eskoziako gazteentzako telesail arrakastatsuak eta gurean garatzen ari diren proiektuak aurkeztu zituzten bertan.

By |2017-11-08T14:58:36+02:002 azaroa, 2017|
Go to Top