Glocal in Progress sailerako parte-hartze deia egin du Zinemaldiak
Ekainaren 30era arte zabaldu dute Donostia Zinemaldiak antolatutako Glocal in Progress deialdira proposamenak aurkezteko epea. Hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatutako Europako ekoizpenei zuzendutako egitasmoa da, eta haren bidez postprodukzio-fasean dauden hiru film luzek hartuko dute parte jaialdian.