Hizkuntza ez hegemonikoetako zinema sustatuko du Zinemaldiak
V. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren baitan eta Glocal Cinemas sarearekin elkarlanean, Donostia Zinemaldiak hizkuntza ez hegemonikoetan egindako film europarrak sustatzeko Focus on Glocal Cinemas saioak egingo ditu irailaren 19tik 21era San Telmo Museoan. Aurtengo gonbidatuak Norvegia, Islandia eta Danimarkako zinema izango dira.