Abian da ZINEXIT erakustaldiaren 13. edizioa

Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia azaroaren 20tik 24ra ospatuko da Azkuna Zentroaren baitako Golem Zinemetan. Genero indarkeria, aniztasuna, nortasunaren bilaketa eta Giza Eskubideen aldeko borroka izango dira aurtengo edizioan jorratuko diren gaiak.