Ostiralean jasoko du Guzmanek Giza Eskubideen Zinemaldiaren sari nagusia
Ganora filmak elkarteak,gainera, saridunak berak zuzendutako mintegia antolatuko du zinemaldiaren programazioaren barruan. Patricio Guzman dokumentalgileak jasoko du aurten Giza Eskubideen Zinemaldiaren sari nagusia. Ostiralean izango da, 16:30etatik aurrera, txiletarrak zuzendutako bi filmen erakustaldia egin eta gero.