Zabaldu dute Giza Eskubideen XIX. Zinemaldian izena emateko epea  

Apirilaren 22tik 30ra egingo dute 2020ko Giza Eskubideen XIV. Zinemaldia, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Atalak eta Donostia Kulturak antolatua. Hori baino lehenago, lehiaketan parte hartuko duten film luze eta laburren aukeraketa egingo dute, eta urtarrilaren 6ra arte izango dute epea egileek beren filmak inskribatzeko.