Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘L’Homme qui a vendu sa peau’ eta ‘Matrioskas’

Kanpoan hotza, barruan bihotza. Udaberriko eguzki-izpi eta lore-usain gustagarrien susmorik ez, aurten, apirileko lehen egunetan. Beroki, bufanda, mukizapi eta eztul artean ekin dio 2022ko Giza Eskubideen Zinemaldiak, iragan ostiralean: euria, ekaitza, haizea, iluntasuna, tristura… agur esan berri diogun baina oraindik ere tentuz begiratzen digun neguaren mehatxuak kolpatu du Donostia. Ez da giro izan Urumea inguruan, bai ordea, Victoria Eugenia Antzokian. Zinemaren festa hasi da hirian,