‘Gernikaren Egiak’ dokumentala urriaren 26an aurkeztuko dute

GITE-IPES Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak, Gernika bonbardatu zutela 80 urte bete diren honetan, Gernikaren Egiak izeneko proiektua jarri du martxan. Bertatik liburu bat eta ikus-entzunezko dokumental bat sortu dira, eta azken hori urriaren 26an, osteguna, Bilbon eta Gernikan aurkeztuko dute.