‘100 dias de soledad’ filmaren aurrestreinaldia, atzo Donostian

‘100 dias de soledad’ film dokumentalaren aurrestreinaldia egin zuten atzo, martxoak 13, Donostian, Gipuzkoako Naturaldia esparruaren barruan. Aurkezpen ekitaldian izan ziren Jose Diaz filmaren zuzendaria eta protagonista nagusia, proiektuaren alor teknikoaren zenbait kide, eta Jose Ignacio Asensio Ingurumenerako diputatua.