Iragarri dituzte 7. Piztu META! programako kultur proiektuak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzaren mikromezenasgo programaren crowdfunding kanpaina irailaren 29an abiatuko dute, Goteo Fundazioaren plataforman. Herritarrek egindako diru ekarpenaz gain, Aldundiak beste 70.000 euro jarriko ditu 2022ko edizioan aukeratutako 15 kultur proiektuak finantzatzeko.