Lanabesak 2023 diru-laguntzen deialdia zabaldu dute
Gipuzkoarekin “lotura esanguratsua eta nabarmena” duten ikus-entzunezko proiektuak ekoiztu eta hedatzeko diru-laguntzak banatzea du xede Gipuzkoa Foru Aldundiaren Kultura Departamentuaren Lanabesak deialdiak. Maiatzaren 2ra arte aurkeztu ahalko dira eskaerak.