‘Sobre todo de noche’ filmaren mundu mailako estreinaldia, Veneziako Zinemaldian
Victor Iriarte euskal zuzendariaren Sobre todo de noche filmak mundu mailako estreinaldia izango du gaur abiatu den Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Giornate degli Autori sailean aurkeztuko du bere opera prima izan dena, datorren irailaren 2an.