‘Mutafukaz’ animaziozko filma, Filmazpit katalogoko berriena

Mutafukaz komikiaren pantaila handirako egokitzapena sortu zuten 2017an Shojiro Nishimi eta Gillaume Renard zinemagile eta marrazkigileek. Interesa duen ororen eskura, Filmazpit katalogoan izango da aurrerantzean filma, nork bere etxean ikusi edota emanaldi publiko batean programatzeko.