Maider Oleaga eta Iratxe Fresneda, Gijongo Zinemaldian

Maider Oleagaren Muga deitzen da pausoa eta Iratxe Fresnedaren Lurralde Hotzak filmak aurkeztuko dituzte Gijongo Nazioarteko Zinema Jaialdian. Azaroaren 16tik 24ra bitarte ospatuko da erakustaldia, eta filmok Llendes atalean izango dira ikusgai.