Euskarazko lau gidoi-proiektu diruz lagunduko ditu EJk
Eusko Jaurlaritzak 104.000 euro banatuko ditu zinemarako gidoien sorkuntza-prozesuetara. 8 laguntza emango ditu, bakoitza 13.000 eurokoa, eta euskarazko zein gaztelaniazko launa gidoi izango dira onuradunak. Eskabidea online egin beharko da, otsailaren 28ra bitartean.