Gerra ostean (II)

Sarrera hau, ezinbestean, bikoitza suertatu da; izan ere, gerra ostean egin du Amenabarrek filma, eta gerra osteko ikuspegi batekin begietsi behar dugu bere lana. Halaxe dio berak ere. Mientras dure la guerraren berri izan nuen lehenengoz Radio Nacional de Españaren zati den Radio3eko Hoy empieza todo irratsaioan egin zioten elkarrizketa batean. Bertan hainbat gauzaz hitz egiten zuen Amenabarrek, besteak beste, Millan Astray militarrarekin arrazaren egunean