‘Geroa ereiten’ lanak irabazi du aurtengo EUSPOT lehiaketa

Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateak, Artemanek eta Arizmendi Ikastolak antolatutako 30 segundoz azpiko euskarazko spot lehiaketa ezagunak baditu 2021eko irabazleak. Lehiaketara aurkeztutako lanen artean hamabost finalistak proiektatu zituzten atzo, maiatzak 27, Aretxabaletan egindako ekitaldian, eta Ane Zuazubiskar kazetari eta bertsolariak gidatutako saioan banatu zituzten sei kategorietako garaikurrak.