‘Atearen ostean, Mañariako 13 alabak’ dokumentala aurkeztu dute

Mañariko Udalaren ekimenez eta Gerediaga Elkartearen ikerketaren bidez, 1937an herrian jazotako gertakari lazgarria gogora ekarri dute Atearen ostean, Mañariko 13 alabak dokumentalean; asteburuan egin dute aurkezpena herriko frontoian. Militar frankistek atxilotu zituzten 13 emakumeen oroimena berreskuratzea eta egindako kaltea konpontzea bilatzen du proiektuak.