‘La grande vadrouille’, gaur Kresala Zineklubean

https://youtu.be/nB_jhCp4XCk Gérard Ouryk zuzendutako 1966ko La grande vadrouille filma eskainiko dute gaur, apirilak 13, 19:30ean Donostiako Trueba zinemetan. Kresala Zineklubaren ekimenez, gonbidapenak banatuko dituzte 17:00etatik aurrera aretoko leihatilan bertan. Pertsona bakoitzak bi hartu ahal izango ditu.