Zonbien azpi-generoaren aitzindari George A Romero zendu da

Zonbi hitza erabili ez arren, eta aurretik halako izakien inguruko istorioak egin baziren ere, George A Romero (New York, 1940 – Toronto, 2017) izan zen, Night of the Living Dead (1968) zuri-beltzezko filmari esker, zonbien azpi-generoaren sortzailea. Gainera, Hollywooden nagusitasunaren garaian, aurrekontu txikiko film independenteak egin zitezkeela erakutsi zuen. Bart zendu da Toronton, 77 urterekin.